Merkataritza-ganberak zuzenbide publikoko korporazioak dira. Nortasun juridikoa dute, eta beren helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa. Herri-administrazioen kontsulta-organoak dira, baina interes pribatuak ere badituzte. Merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioaren interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea dute helburu, baita enpresei zerbitzuak eskaintzea ere. Bere egitura eta funtzionamendua demokratikoak dira.
Bilboko Merkataritza Ganberaren hauteskunde-erroldako kide dira, eta, beraz, beren hauteskunde-eskubide aktibo eta pasiboa gauzatzeko ahalmena dute, merkataritza-, industria-, zerbitzu- edo ontzi-enpresetan jarduten duten eta Bizkaiko lurraldean establezimenduak, ordezkaritzak edo agentziak dituzten pertsona fisiko edo juridiko nazionalek edo atzerritarrek.
2026ko irailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen 2026ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganbera Ofizialen Gobernu Organoak berritzeko hauteskundeak deitzen dira. Hori dela eta, irekita geratu da Ganbera horietako Gobernu Organoetako kide izateko hautagaitzak aurkezteko epea.
Intereseko informazioa
Hauteskunde-prozesuari buruzko oinarrizko informazioa Kontsulta ezazu hemen Bilboko Merkataritza Ganberaren hauteskunde prozesuari buruzko informazioa.
